XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta okertuz joango da. Txinan, elektrizitate eta ikatz eskasiek geldiketak sortzen dituzte industrian, 1987an estatuko industri ahalmenaren laurdena alferrikatuz.

Latinamerikan elektrizitate eskasia 15.000 milioi dolar bestekoa da urtero galdutako produkzioaren ondorioz.

Horrelako eskasiek ondorengo sozialak ere badituzte.

Calcutan 1991ean indar mozketa baten ondoren, hiritarrek zerbitzu publikoetako langileak erasotu zituzten eta Bombay gatazkatik oso hurbil egon da azken hiru urtean mozketa horien ondorioz.

Horrelako egoerek orduan Indiako Energia Saileko idazkaria zen S. Rajgopal, indarra ez da hemendik aurrera arazo ekonomiko hutsa.

Lege eta agindu kontua da esatera bultzatu zuten.

Sortzen den hutsunea estaltzeko, elektrizitate eskaintzen duten zerbitzu publikoak indar instalakuntzak ari dira eraikitzen ahalik eta azkarren, garapen bidean dauden herrialdeetan.

Munduko Bankuaren arabera, plangintza horiek 90ko hamarkadan zehar indar instalakuntzak eraikitzeko eta igorketa lineak ezartzeko urtero 100.000 milioi dolar gastatzea eskatzen dute (horietako 40.000 milioi dolar dibisak dira).

Zerbitzu publiko batzuk ezingo die instalakuntza horiei ekin.

Zerbitzu publikoek bere zorra ordaintzeko duten ezintasunaren ondorioz, banku pribatuek ez diete diru gehiago mailegatu nahi.

Hirugarren Munduko zerbitzu publikoentzat asko izango da, Munduko Bankuak beharrezkotzat jotzen dituen 40.000 milioi dolar erdiaren mailegua lortzen badute.

Eta, barne kapital merkatuek ere ezingo diote gainontzekoari aurre egin zerbitzu publikoen gaur egungo finantzar arazoak direla eta.

Mundu Bankuko ekonomilari zaharrena den John Besant-Jonesek zapuzketa ekonomiko masiboa aurreikusten du garapen bidean dauden herrialdeetan 90ko hamarkadan zehar energia sektorearen krisia ez bada gainditzen.

Diru aldetik lotuta dauden zerbitzu publikoek ezin badie eguneko betebeharrei erantzun, energia horniketa elektrizitaterik gabeko jendeari zabaltzeko aukera gutxi izango dute.

Mundu azpigaratuaren 2.100 milioi pertsonak oraindik arazo hori dute; horietako askorentzako aldaketarako aukera urria dago.

Nekazal komunitateak hornitzeko ohizko bidea, hau da, estatuan zehar Indar lineak zabaltzea subentzionatzea garestiegia da gobernu askorentzat.

Eraikitze kostea kilometro bakoitzeko 15.000 dolarrekoa da.

Herrialde gehienek urte batean zerbitzu horren beharra duten familien % 2-3ra bakarrik zabaltzen dute sare elektrikoa eta erritmo hori populazioaren hazkundearen azpitik dago askotan.

Nekazal inguruko energia kontsumitzaileek egurra bezalako biomasa energia baliabideen eskasiari egin behar diote aurre azken batean.

2.000 milioi pertsona daude biomasaren menpe energiaz hornitzeko, nahiz eta beraien energia kontsumo osoa nahiko txikia izan.

Bitartean, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak 1980ean egur errekinaren eskasia jasaten ari ziren 100 milioi pertsonetik hamarkada honen bukaeran 350 milioira gehituko direla kalkulatu du.

Garapenean adituen ustez, egur errekinaren bilketa ez da ia baso soilketa gehienen arrazoia, ezta nekazaritza erabilerarako lurraren libraketa zergati nagusia ere.

Nekazalgunea egur errekinaren bila arakatzeak eragin gogorrak izaten ditu jende eta lurrean berean.

Egur erregaiaren eskasiak honako ondoriook dakartza: hiriko biomasen kontsumitzaileentzako kosteen igoera, (...).